jueves, 18 de octubre de 2012

Euskal Herriko musika tresnak


  • Alboka: Euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator. Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez.





  • Atabala: perkusiozko instrumentua da, antzinatik txistulariei eta antzeko instrumentuei laguntzeko erabili da, euren melodiei erritmoa emateko. Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean bai azpiko aldean, animalia-larruzko edo plastikozko larruak eramaten ditu. Goikoa edo kolpekaria lodixeagoa izan behar da kolpeak jasotzerakoan berehala ez apurtzeko; behekoa pordoiduna da, izen hori du bi soka, tripazkoak, larrua zeharkatuz dituelako. Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen da. Txistulariek banbolina jotzen dute esku batekin eta txistua bestearekin. Aldiz, atabala beste pertsona batek jo behar du bi eskuak behar dituelako. Atabalak laguntzen ditu txistuak baita dultzainak ere.

  • Danbolina: perkusiozko musika tresna menbranofonoa da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua. Txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen. Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko. Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halere adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu. Joleak "danboliterua" izena hartzen du. 

  • Danborra: Danbor edo atabala perkusiozko musika tresna menbranofono arrunta da. Hainbat kultur ekitalditan erabiltzen da, bai eta beste mota batzuetakoetan ere,armadaren desfileetan adibidez. Hainbatetan, gaita nafarrari laguntzen dio. Danbolinak eta atabalak bezala gorputza du, baina egurrezkoa izan ordez, danborra letoizkoa da. Neurriak danbolinaren antzekoak dira. Danborraren larruak axoren azalezkoak izaten dira eta soinu ederra ateratzeko hobe da tenkaturik edukitzea. Pordoiak lau izaten dira eta metalezkoak, gitarraren sokak erabiltzen dira. Danbor-joleak bi makilatxo erabiltzen ditu, danbolinarenak baino lodixeagoak.
  • Dultzaina: Gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Zazpi zulo ditu, sei goialdean eta bat behealdean. Klarinetearen familiakotzat har daiteke, baina zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik. Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza, instrumentua inguratuz. Mihizkak (fitak) kanaberaz egiten dira. Lehen, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen; gaur egun, eginda saltzen dituzte. Ohikoa da atabalak lagunduta jotzea. Gutxienez beste bi izen ere baditu: bolin-gozo eta Nafarroako gaita. Gaita bi fitako tresna da, artzain oboe bat, kornamusa oin baten antzeko egitura morfologikoa duena.

  • Hiru zuloko txirula:  Hiru zuloko txirula haize instrumentua da, txirularen aldaera bat. Euskal Herriko ipar-ekialdean hedatuta dago bereziki, ttun-ttunarekin bikotea osatzen duela, txistua etadanbolina Euskal Herriaren mendebalde eta erdialdean erabiltzen diren antzera. Aurrealdean bi zulo ditu, eta atzealdean bat. Gaskoieraz flabuta eta frantsesez galoubet izenak ditu. Txistua hiru zuloko txirularen aldaera bat da.

  • Pandero:Panderoa perkusiozko musika tresna membranofonoa da, esku eta atzamarrekin jotzen dena. Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera. Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira, Aita Donostiak jasotakoak. Hemendik at, "tambour de basque" eta "tamburello basco" izenak ere hartu izan ditu.

  • Silbotea: Txistu handia, tradizioz Si naturalean afinatua, hiru zulodun txirularen euskal aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa. Txistuaren familiakoa da, baina hura baino handiagoa, beraz, grabeagoa izango da, do, si edo si bemol tonalitateetan egoten da. Tamaina dela eta bi eskuz jotzen da. Txistu banda egiteko erabiltzen da, txistu bi eta atabalarekin batera.
  • Supriñua: Supriñua Euskal Herriko haize-instrumentu bat da, gaztainondoaren edo hurritzaren azalaz egindakoa. Azala biribilkatu egiten da konoa egin arte. Goiko muturra zapalduta dago pita sartzeko. Bi zulo besterik ez ditu, bi hatz erakusleekin estaltzeko. Egun ez da erabiltzen eta ezagutzen diren azken joleak Larraun haraneko artzaiak dira. 1936ko gerra arte jo egin zen, baina orain instrumentu gutxi daude eta are gutxiago haren jotzaileak.
  • Trikitia: Trikitia (zenbait euskalkitan, trikitixa), eskusoinu txikia edo soinu txikia, botoidun akordeoi diatonikoa da, italiar jatorrikoa. Euskal Herrian XIX. mendetik erabiltzen den haizezko instrumentua da. Europan eta Ameriketan ere ezaguna da, aldaera askorekin. 
  • Txalaparta: Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza,gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean. 

  • Txistua: Txistu ezpainak elkartuta eta irekidura bat utzirik, edota mihia modu egokian jarririk, airea kanpoaldera bultzatzean sortutako hotsa da.
    Ezpain, mihi edo hortzen posizioaren arabera soinua aldatzen du, ahoa erresonantzia eginez.
    Munduko hainbat lekutan komunikabide moduan erabiltzen dute, normalean ideia errazak adierazteko edo errieta egiteko. Hala ere, badaude konplexuagoak diren txistukaturiko hizkuntzak, adibidez Kanarietako silbo gomero.
  • Ttun-ttuna Ttun-ttuna, danburia edo salterioa perkusiozko musika tresna kordofonoa da, eta frantsesez "tambourin basque" izena ere hartzen du; aragoieraz, berriz,"chicotén". Pirinioaren mendebaldean eta mendien banalerrotik iparrera zein hegoaldera erabili izan da gehien, geurean Zuberoan bereziki. Salterio arruntak sei soka ditu eta makil batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
    Hiru zuloko txirularekin batera jotzen da eskuarki, txistuak eta danbolinak eratzen duten bikotearen baliokidea osatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario